Lehiaketan, zehazki, 392 argazkik hartu dute parte, eta guztiak hobeto ikusteko, herriz herri banatu ditugu.
Bost sari banatuko dira lehiaketan parte hartu dutenen artean. Epaimahaiak horietatik lau nori eman aukeratuko du, eta bosgarrena herritarrek hautatuko dute beren botoarekin, irailaren 18tik 23ra bitartean. Pertsona bakoitzeko boto bakarra hartuko da kontuan. Irabazleen izenak irailaren 26an emango dira jakitera Goiena.eus-en eta Goiena Aldizkarian.