Elorrioko Erdella Mendizale Taldea arduratuko da aurtengo antolakuntzaz. Mendizaleak 08:30ean irtengo dira, Elorrioko plazatik, eta igoera Memaia menditik egingo dute. 11:00etan txistulariak eta txalapartariak izango dira. Eta omenaldiaren ekitaldia 11:30ean hasiko dute. Bertan Miren Eizmendi MEKNFko eta Ricardo Hernani EMFko presidenteek hartuko dute hitza, eta lore-eskaintza egingo dute.