Pilota jaialdiak Oñatin eta Elgetan, gaur eta domekan

Xabier Urtzelai 2025ko ira. 19a, 09:37

Asteburuan pilota jaialdi bana izango da Oñatin eta Elgetan. Oñatikoa gaur, egubakoitza (18:00, Zubikoa), Udako Master Cup txapelketa barrukoa izango da. Domekakoa Elgetan jokatuko dute, Udara Caixa Bank torneo barruan.

Asteburuan pilota jaialdi bana izango da Oñatin eta Elgetan. Oñatikoa gaur, egubakoitza (18:00, Zubikoa), Udako Master Cup txapelketa barrukoa izango da, eta finalerdiak jokatuko dituzte. Gazte mailako partidu bat eta elite mailako bi jokatuko dituzte. Eta horietako batean Maddalen Etxegarai egongo da. Eta domekan jokatuko dute, Elgetan, Udara Caixa Bank txapelketa (17:30): Infantek eta Galeanok Oskoz eta Orbegozo izango dituzte aurrean. 

Bestalde, hastera doan Hiru Hiriburuak txapelketan, elite mailan, hiru debagoiendar izango dira: Irati Betegi, Maddalen Etxegarai eta Arrate Bergara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak