Dagoeneko martxan da zerbitzua, eta, goizeko 8:30etan Basabeazpi edota Jose Arana guneetan elkartzen dira ikasleak, hezitzaile eta gurasoren batekin Almenera joateko.
Familien antolaketan laguntzeko Ikastolak emango duen zerbitzu bat da Almen Belaxe, ikasturte osorako izango dena. Dagoeneko herri bakoitzetik talde bana martxan dago eta izen-ematea oraindik zabalik dago Arizmendiko familientzat.
Ohitura osasuntsuak sustatzeko
"Ekimen honekin ere, gure haurren artean ohitura osasuntsuak sustatu, mugikortasun jasangarri baten alde egin, beraien autonomian eragin eta harremanak sendotzeko aukera ematen dietenaren konfiantza osoa dugu", adierazi dute Arizmenditik.