Bi ibilgailuk talka egin dute Antzuola eta Bergara arteko errepidean

Mirari Altube Arrese 2025eko irailaren 16a

AP-636 errepidean, Antzuola pasatu eta Bergarara bidean, tunelaren sarreran hain zuzen ere, bi autok talka egin dute 07:30ak bueltan. Ertzaintzaren esanetan ez da zauriturik izan baina trafikoa moteldu du gertaerak eta auto ilarak sortu dira. Ertzainak bertaratu dira eta ibilgailuak trabatik erretiratzean hasi da oneratzen trafikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak