Bizikletaren oinarrizko konponketak egiteko aukera izango da eguaztenean Debagoienean, Mugi txartel pertsonalizatua aurkeztuz gero edo txartela eskuratu nahi izanez gero, Gipuzkoako Foru Aldundiak azaldu duenez: Arrasaten, Biteri Plazan izango da furgoneta-tailerra, 10:30etik 14:00etara bitartean; Bergaran, berriz, Domingo Irala kalean, 16:00etatik 20:00etara. "Herritarren artean joan-etorrietarako ohitura jasangarriak eta osasungarriak sustatzea" du helburu Jarri zure bizikleta prest MUGIrekin kanpainak.
Furgonetara hurbiltzen diren herritarrek, gainera, bi bizikletaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute, eta Mugi txarteletan 20 euroko balioa duten hirurogei birkarga egitekoa ere.