Luzatu egin dute izen-ematea Lanbide Heziketako zentroetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2025ko ira. 10a, 16:56

Debagoieneko Lanbide Heziketako ikastetxeetan hainbat plaza libre daude oraindik. Ikasle gehiagorendako lekua dago bai erdi- bai goi-mailako hainbat ziklotan, eta baita ere zenbait espezializazio formakuntzetan. Hala, urriaren 17ra arte luzatu dute izena emateko epea.

Plazak daude Arizmendi ikastolako hiru ziklotan, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko lau ziklotan eta espezializatuko bi formakuntzatan, Oñati Gestio Heziketako bi ziklotan, Oñati BHI Institutuko hiru ziklotan, Mariaren Lagundia Ikastolako ziklo batean, Miguel Altuna Lanbide Heziketako hiru ziklotan eta espezializatutako formakuntza batean, eta Aretxabaletako Lanbide Eskolako lau ziklotan. Interesa dutenek zuzenean ikastetxeetan edo Hezkuntza Sailaren kanal ofizialen bidez egin dezakete matrikula.

Plazak dituzten formakuntzak

Arizmendi ikastola

  • Erdi mailako zikloak:
    • Mikroinformatika.
    • Osasun larrialdiak.
  • Goi mailako zikloak:
    • Gikai: Gizarte eta kirol irakaskuntza eta animazioa.

Mondragon Goi Eskola Politeknikoa

  • Goi mailako zikloak:
    • Automatizazio eta Robotika Industriala.
    • Sareko Informatika Sistemen Administrazioa.
    • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa
    • Mekatronika Industriala
  • Espezializazio ikastaroak:
    • Industria Mantentzearen Digitalizazioa.
    • Eragiketa- Teknologien Inguruneetako Zibersegurtasuna.

Oñati Gestio Heziketa

  • Goi mailako zikloak:
    •  Administrazioa eta Finantzak.
    • Salmenten Kudeaketan.

Oñati BHI Institutua

  • Erdi mailako zikloak:
    • Mekanizazioa.
    • Mantenimendu elektro-mekanikoa.
  • Goi mailako zikloak:
    • Egokitzapen fisikoa.

Mariaren Lagundia Ikastola

  • Erdi mailako zikloak:
    • Mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta.

Miguel Altuna Lanbide Heziketa

  • Erdi mailako zikloak:
    • Mikroinformatika.
  • Goi mailako zikloak:
    • Web aplikazioen garapena.
    • Fabrikazio mekanikoko diseinua.
  • Espezializazio ikastaroak:
    • Adimen Artifiziala eta Big Data.

Aretxabaletako Lanbide Eskola

  • Hasierako lanbide heziketa:
    • Eraikinen garbiketa eta etxeko jarduerak
  • Erdi mailako zikloak:
    • Mekanizatua
    • Karrozeria
    • Soldadura eta Galdaragintza (D eredua)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak