Duten maila ona erakutsi dute berriz, debagoiendarrek, enduro proban

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko ira. 9a, 12:23

Danel Mugargaz Gaztelu oñatiarra irabazle hemezortzi urtetik azpikoetan.

Basaburuan izan da enduroko Sustrails Open-eko hirugarren lasterketa pasa den asteburuan eta ondo ibili dira parte-hartzaile denbagoiendarrak, bakoitza bere kategorian.

Jauntsarats-en (Basaburua, Nafarroa) izan zen MTB Sustrails Open-eko hirugarren proba pasa den asteburu honetan eta emaitza onak lortu dituzte parte hartu duten hemengo txirrindulariek:

Danel Mugarza Gaztelu oñatiarrak, lehendabiziko postuan bukatu zuen lasterketa, hemezortzi urte azpikoen kategorian.

Gorka Elkorobarrutia eskoriatzarra hirugarrena izan da 23 urte azpikoetan.

Mater 30 kategoria, berriz, bailarako bik igo zuten podiumera: lehenengo postua Iker Senar, Oñatin bizi de aramaioarra, eta bigarren egin zuen Aramaioko Markel Uriarte.

Kategoria denak kontutan hartuta, Iker Senar lehenbiziko postuan sailkatu zen beste behin.

Lau lasterketa ditu denboraldiko enduro txapelketak eta hirugarrena izan da. Txapelketako laugarren eta azken proba azaroaren 2an izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak