Berrehundik gora argazki jaso dira dagoeneko, eta horiek guztiak herrika sailkatuta ikus daitezke lehiaketaren orrialde berezian.
2025eko edizioan, aurreko urtean bezalaxe, bost sari nagusi izango dira.
Sariak
- 1. saria: Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiei esker, opari-kutxa bi lagunendako, asteburu bateko egonaldirako.
 - 2. saria: Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria.
 - 3. saria: Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A05S.
 - Gazte Saria (16-18 urte): Intersport-Loramendiren eskutik mendirako McKinley saria: motxila + bastoiak + kantinplora.
 
Gainera, Publikoaren Saria ere izango dugu, Bergarako Elikaenea-ren eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.
Irudiak bidaltzeko
Argazkiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07) bidal ditzakezu; irailaren 15era arte.
Argazkiarekin batera adierazi beharko dira:
- 
- Egilearen izen-abizenak.
 - Debagoieneko zein herritakoa den edo zeinetan bizi den.
 - Harremanetarako telefonoa
 - Posta elektronikoa.
 - Argazkia non ateratakoa den eta argazkirako izen bat.
 - Jaiotza-data.