Goienak bat egin du Gazako kazetarien hilketaren aurkako nazioarteko ekintzarekin

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko ira. 1a, 14:56

Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak bultzatutako mobilizazio bat da, Gazako kazetarien aurka propio egindako sarraskia salatzeko eta atzerriko prentsari Zerrendan oztoporik gabe sartzen uztea eskatzeko. 50 herrialdetako berrehun komunikabidek baino gehiagok egin dute bat ekimenarekin; tartean da Goiena.

Ia 23 hilabetean –2023ko urritik, alegia– 220 kazetari hil ditu Israelgo armadak Gazan (azken erasoa, hain zuzen ere, abuztuaren 25ean izan zen: bost kazetari hil zituzten), Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak emandako datuen arabera, eta, horrenbestez, Israelgo armadak erritmo horretan jarraitzen badu kazetariak hiltzen, laster ez da bakar bat ere geratuko Gazan zuri informazioa emateko lelopean egin dute deialdia. Hala, beharrezkotzat jo dute nazioarteko mobilizazio bat egin eta ehunka komunikabide mobilizatzea.

Erakundearen deialdiarekin bat eginez, minutu bateko isilunea egin dute Goienako langileek eguerdiko hamabietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak