Muturreko tenperatura altuak daude iragarrita astebururako

Hasier Larrea

Bero handiena gaur, ostirala, egingo du, Euskalmeten arabera. Eguerdirako 40,9 graduko maximoa markatu du San Prudentzioko estazioak. Abisu Horia ezarrita dago baso-sute arriskuagatik egun osoan zehar, eta Alerta Laranja muturreko tenperatura oso altuengatik 20:00ak arte.

Zapatuan, EAEn, Alerta Laranja Araban bakarrik egongo da ezarrita, eta Debagoiena Alerta Horira pasako da, termometroa 36 graduko maximetan mugituko dela-eta. Domekarako, beste pare bat gradu jaistea dago aurreikusita. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak