Kaleratu dituzte Hirugarren Mailako eta Ohorezko Erregionaleko futbol egutegiak

Mireia Bikuña 2025ko abu. 13a, 14:22

Aretxabaletarrek Zarautzen hasiko dute Hirugarren Mailako denboraldia, irailaren 7an. Ohorezko Erregionala irailaren 14an hasiko da: Mondrak Orion hasiko du eta Bergarak Elgoibarren. Azkenik, emakumezkoen liga irailaren 21ean hasiko dute Debagoiena Bailarak eta Bergarak.

2025-26 futbol denboraldirako egutegiak kaleratzen hasi dira dagoeneko. Hirugarren Mailakoa irailaren 7an hasiko da, eta UDAk Zarautzen jokatuko dute lehen jardunaldia. Maiatzaren 10era arte, 34 jardunaldi izango ditu kategoria horrek. 

Ohorezko Erregionala

Bestalde, aste bat beranduago hasiko dute Ohorezko Erregional maila. Mondrak eta Bergarak etxetik kanpo jokatuko dute lehen partidua: arrasatearrek Orion eta bergararren Elgoibarren.

34 jardunaldi izango dute kategoria horrek, eta bi derbi izango ditu Debagoienean.  Azaroaren 23an, hamaikagarren jardunaldian, jokatuko da lehena, eta Agorrosinen izango da. Aldiz, 28. jardunaldian, martxoaren 29an, jokatuko da itzulerakoa, Atxabalpen.

Oraindik ez da ezagutzen Erregional Preferentearen egutegia.

Debagoiena Bailara eta Bergara

Era berean, emakumezkoen Ohorezko Erregionalaren egutegia ezagutarazi du Gipuzkoako futbol federazioak. Txapelketa irailaren 21ean hasiko dute, eta Debagoiena Bailarak etxean hasiko du liga, Landetxaren kontra; eta Bergarak Oriokora egingo du bisita.

Emakumezkoen derbia urrian eta martxoan izango dira: urriaren 26an, Bergaran jokatuko dute, eta martxoaren 8an, Oñatin.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak