Alerta laranja gaurko, bero itogarriarengatik

Mireia Bikuña 2025eko abuztuaren 11

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EAE osoan ezarriko du alerta, tenperatura altuengatik. Gipuzkoa barnealdean 37 gradutara irits daitezke termometroak.

Alerta laranja 13:00etatik 20:00etara ezarriko dute. 38 gradutara irits daitezke termometroak lurralde osoan. Kostalderako 32 graduko maximoak aurreikusi dituzte, eta 37koak Bizkaiko eta Gipuzkoako barnealdeetan.

Alerta laranjaz harago, abisu horia ere ezarriko dute, baso-suteak izateko arriskuagatik.

Euskalmeten arabera, eguaztenean behera egingo dute tenperaturek. Bereziki barnealdean jaitsiko dira nabarmenago, eta maximoak 30 eta 34 gradu artean kokatuko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak