Carrascal eta Calbano, Espainiako txapelketan

Mireia Bikuña 2025ko abu. 3a, 10:00

Arrasateko eta Bergarako atletek gaur jokatuko dituzte salto hirukoitzeko (20:20) eta 200 metroko (20:25) finalak, Tarragonan jokatzen diharduten absolutu mailako txapelketan.

Eneko Carrascal arrasatearrak Euskadiko txapelketa irabazi du aurten, Bilbon; Eslovenian egin du aire libreko urteko marka pertsonal onena (16,07) eta Espainiako lurraldeen arteko txapelketan bigarren izan da (15,84). "Gogotsu" dago gaurko finalerako.

Bestalde, Andoni Calbanok "begiz jota" dauka 200 metroko finala. Carrascalek moduan, urrea jantzi zuen aire libreko Euskadiko txapelketan, baina, ordu hartan, 100 metroko proban. Orduan erakutsi zuen azkar egiten duela korrika, eta "sentsazio onekin" dago, gaurko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak