Eskuko telefonoa emateko unea atzeratzearen alde da gurasoen gehiengoa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko abu. 2a, 11:42

Bi gazte eskuko telefonoarekin.

Arrasateko Altxa Buruak jakinarazi duenez, eskuko telefonoa emateko unea atzeratzearen aldekoa da Arrasateko eta Aramaioko gurasoen gehiengoa, bidali dieten galdetegian jasotako emaitzen arabera. Hain zuzen ere, gurasoen %45,8k erantzun du galdetegi hori, eta horietatik %88,8k hartu dute mugikorra ematearen unea sei hilabetez atzeratzeko konpromisoa.

Arizmendi, Arrasate herri eskola eta Aramaioko herri eskolako bosgarren eta seigarren mailako ikasleen gurasoei pasa die galdetegia taldeak, eta honako hauek dira emaitzak:

Konpromiso galdetegia - 2025eko ekaineko emaitzak
Maila Ikastetxea Galdetegia erantzundakoak Mugikorrik gabekoak Mugikorra sei hilabetez atzeratzera konprometituak Konpromiso maila guztira
LH 5 Arizmendi %22 %95 %93 %21
Arrasate Herri Eskola %72 %76 %79 %43
Aramaio Herri Eskola %50 %100 %88 %44
LH6 Arizmendi %30 %95 %90 %26
Arrasate Herri Eskola %44 %68 %83 %25
Aramaio Herri Eskola %57 %75 %100 %43

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak