Hamabi pilotarik, sei bikotetan banatuta, hartuko dute parte aurtengo Udara Caixabank txapelketaren edizioan, eta tartean izango dira Maddi Barrokal bergararra eta Leire Galeano antzuolarra. Barrokalek, hain zuzen ere, Arrastiarekin osatuko du bikotea, eta Ruiz de Infanterekin arituko da Galeano. Pilotariek, guztira, hamasei partida jokatuko dituzte txapelketan zehar, Hego Euskal Herriko hamabost pilotalekutan.
Maite Ruiz de Larramendik, Ados Pilota elkarteko kideak eta pilotariak, "elkarrekin hazten jarraitzeak duen garrantzia" azpimarratu du, "udan zehar txapelketa batekin pilotariei merezi duten bidea emanez, non gazteenek euren erreferentziazko pilotariekin gozatu ahal izango duten, beste urrats txiki baina garrantzitsu bat eginez berdintasunerantz".