2015ean Donostiako Olatu Talka jaialdiaren baitan elkartu ziren lehen aldiz konpainiako dantzariak, modu puntualean, eta jada hamar urte dira sorkuntza propioak kaleratzen hasi zirenetik, zuzeneko musikaren erritmora eta euskaldunon estereotipoak ebidentzian jarrita. Majo izerditzen dabiltza asteotan, Haurreskolari emanaldia plazaz plaza aurkeztuta. Izenburua haur, aurreskulari eta eskola hitzen batuketan oinarrituta, eskolara itzuli den kuadrilla gorpuzten dute gizonezko dantzariek.