Garaioneko 'Udabentura'-n izan dira nerabeak aste honetan

Imanol Beloki Unamuno 2025ko uzt. 18a, 13:19

'Udabentura'-n, aisialdiaz disfrutatzen, oinez nerabeak. Argazkia: Irati Unanue

51 nerabe eta zazpi hezitzaile ari dira udalekuetan; Gaztekonkis eginda, bestelako udalekuetan izan dira.

Gure gainetik izarrak zabalik lelopean, Udabentura egiten izan dira Eskoriatzako gaztelekuko nerabeak. Ozetan hasita, Garaionera joan eta martitzenean hasi zuten abentura Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Arrasateko nerabeek.

Lau kanpamentutan

"Lehenengo hiru egunetan Gaztekonkis egin dugu. Kanpamendu ezberdinetan banatu genituen nerabeak, eta probak ere egin genituen. Lo-lekua jokatu zen, bazkari edo afaria eta gosaria. Lau kanpamendutan banatuta izan ziren; tipietan egin zuten lo lehenengoek; bigarren eta hirugarren taldeak kanpin dendetan, eta laugarrenek basoan, vivak-etan", adierazi du Irati Unanuek, Eskoriatzako gaztelekuko hezitzaileak.

Bestelako ekintzak

Gaztekonkis amaitutakoan, ohiko udalekuak egin dituzte, eta bihar amaituko dute egonaldia. "Gebaran gaua pasatzen izan gara, bizikletan ibilaldia egin dugu, jolasak eta tailerrak", gaineratu du Unanuek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak