Gazteriaren "garapen integrala bultzatzea" helburu duen hitzarmena

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 16a, 13:00

Mondragon Unibertsitateak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak sinatu dute hitzarmena. Irudia: MU.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak sinatu dute hitzarmena, eta hainbat konpromiso zehaztu dituzte. 

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak lankidetza-hitzarmena bat sinatu berri dute "euskal gazteen aldeko ekimen berriak bultzatzea" asmo izanik. Azaldu dutenez, "gazteen parte-hartzean, ekintzailetzan eta gazteen garapen pertsonal eta profesionalean oinarritutako prestakuntza-programak, batera egiteko ikerketak eta proiektu berritzaileak garatzeko aukera emango du" akordioak, eta hainbat konpromiso zehaztu dituzte horretarako.

Lander Belokik, Enpresagintza Fakultateko dekanoak, eta Iratxe Uriartek, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko lehendakariak, eman dituzte hitzarmenaren inguruko xehetasunak, eta honako konpromiso hauek aipatu dituzte: gazteentzako eta unibertsitateko ikasleentzako prestakuntza programak sustatzea; baterako egiteko ikerketa-ildoak sustatzea interes komuneko arloetan; eragin sozial, akademiko eta ekonomikoa duten proiektuak bultzatzea; eta gazteen egungo premiei buruzko ekitaldiak, mintegiak eta hausnarketarako guneak antolatzea.

Hitzarmena, "indartzeko" aukera

Mondragon Unibertsitatearen arabera, baliabideak eta instalazioak partekatuko dituzte hitzarmenean jasotakoak aurrera eramateko, eta helburu izango dute "ikasleek proiektu komunitarioetan eta boluntariotza proiektuetan aktiboki parte-hartzea". Horrez gain, zehaztu dute hitzarmen honek "indartu" egiten dituela: "Zehazki, Enpresagintza Fakultateak goi-mailako hezkuntza errealitate sozialarekin lotzen duten proiektuak garatzen jarraitzeko egin duten apustua, ikuspegi eraldatzaile, kolaboratzaile eta gazteen ongizatean zentratuta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak