Martxan da 21. Udako Argazkien Lehiaketa!

Goiena 2025ko uzt. 14a, 09:00

Hutsik egin gabe, bueltan da Goienaren Udako Argazkien Lehiaketa. Etxetik urrun ala gertu ibili al zara? Mendialdean ala kostaldean? Zoazen lekura zoazela, zure berri izan nahi dugu! Erakutsiguzu zer egin duzun udan, sari bikainak eskura baititzakezu. 

2025eko edizioan, aurreko urtean bezalaxe, bost sari nagusi izango dira. 

Sariak

  • 1. saria: Arrasateko eta Bergarako Halcon Bidaiei esker, opari-kutxa bi lagunendako, asteburu bateko egonaldirako. 
  • 2. saria: Gure Ametsa jatetxean bi pertsonarentzako afaria edo bazkaria.
  • 3. saria: Arrasateko Eroski hipermerkatuari esker, Samsung Galaxy A05S.
  • Gazte Saria (16-18 urte): Intersport-Loramendiren eskutik mendirako McKinley saria: motxila + bastoiak + kantinplora. 

Gainera, Publikoaren Saria ere izango dugu, Bergarako Elikaenea-ren eskutik: bertako eta kalitatezko produktuen saski ederra.

Irudiak bidaltzeko

Argazkiak posta elektronikoz (argazkiak@goiena.eus) edo Whatsapp/Telegram bidez (688 69 00 07) bidal ditzakezu; uztailaren 18tik irailaren 15era arte –biak barne–. 

Animatu eta parte hartu argazki lehiaketaren 21. aldian!

Oharra: Lehiaketan parte hartzeko ezinbestekoa da oinarriak irakurri eta onartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak