BNI Aukera Debagoienak 8 urteko ibilbidea ospatuko du

Sara Lanz 2025eko uztailaren 10a

BNI Euskadik iaz hamargarren urteurrena ospatzeko egin zuen ekitaldia. GOIENA

BNI Aukera Debagoiena taldeak zortzigarren urteurrena ospatuko du bihar, Arrasateko Garaia parke teknologikoan. 

BNI Aukera Debagoiena taldeak zortzigarren urteurrena ospatuko du bihar, hilak 11, Arrasateko Gairaia parke teknologikoan. Martxan daramatzan zortzi urte hauetan 3.000 erreferentzia baino gehiago sortu dira eta 5,5 milioi eurotik gorako fakturazioa eragin da kideen artean.

Urteurren honetan, taldeak bere konpromiso soziala indartu nahi izan du, eta Mundukide eta Amsogra Nicaragua irabazi-asmorik gabeko erakundeei euren sarea aurkezteko aukera eskainiko die. Ekitaldia Debagoieneko enpresa eta komunikabideei zabalik dago. BNI Debagoienak gizartearekiko konpromisoa azpimarratu nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak