Debagoienera iritsi da Donosti Cup

Xabier Urtzelai 2025ko uzt. 10a, 12:02

Donosti Cupeko zenbait partidu jokatuko dituzte gaur eta bihar Debagoienean. Argazkia: Donosticup.

Egun hauetan Donosti Cup futbol torneoa jokatzen dabiltza, eta egunotan Debagoieneko zenbait futbol zelaietan dabiltza norgehiagokak jokatzen. Gaur arratsaldean Bergaran eta Arrasaten izango dira partiduak, eta bihar, ostirala, Oñati, Antzuola eta Aretxabaleta ere batuko zaizkie.

Donosti Cup Donostian, uztaileko lehen astean, urtero egiten duten oinarrizko futboleko nazioarteko txapelketa da, eta futbol-klubetako, futbol-eskoletako, teknifikazio-akademietako eta eskola-ligetan parte hartzen duten ikastetxeetako taldeei zuzenduta dago. Hala, torneoa 900 taldek eman dute izena eta egunotan guztira 2.215 futbol partidu jokatuko dituzte 17 kategoriatako neska-mutikoek. Hori horrela, lehenengo faseetako futbol norgehiagokak Gipuzkoa osoko futbol zelaietan dabiltza jokatzen, eta Debagoienera ere iritsi da torneoa. Gainera, bailarako zenbait talde dabiltza Donosti Cupen parte hartzen.

Partiduak gaur, eguena, eta egubakoitzean

Ibarran, Mojategin, Azkoagainen, Agorrosinen, Ipintzan eta Estalan dihardute egunotan futbol partidak jokatzen. Martitzenean iritsi zen torneoa Bergarara, eta asteazkenean Arrasatera. Gaur, eguena, eta bihar, egubakoitza, ere partiduak jokatuko dituzte. Gainera, gaur arratsaldean Mondrako eta Bergarako taldeek euren zelaietan jokatu ahal izango dute. Bergararrek 15:30ean Janboree Sports taldearen kontra jokatuko du (hemen ordutegiak). Eta Mondrako bi taldek jokatuko dute gaur arratsaldean Mojategin, Genova Omanen eta OC Seminoleren kontra (hemen ordutegiak).

Oñatiko Azkoagainen, Aretxabaletako Ibarran eta Antzuolako Estalan bihar hainbat partidu jokatuko dituzte (hemen Oñatiko ordutegiak, eta hemen Aretxabaletakoak), eta Antzuolan arratsaldean bost partidu jokatuko dituzte (hemen ordutegiak).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak