Bergarako Urteaga kalea itxi egingo dute trafikoarentzat sei astez

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 10a, 11:32

Antzuola-Bergara bidegorriko lanak. Irudia: Goiena.

Antzuola-Bergara bidegorriko eta Antzuolako saneamendu kolektorea eraikitzeko lanak direla-eta, Urteaga kaletik ezin izango da igaro datorren astelehenetik, uztailaren 14tik, aurrera. 

Urteaga kalea itxita egongo da trafikoarentzat sei astez, Bergarako Udalak jakinarazi duenez, eta hainbat seinalizazio eta ohartarazpen jarriko dituzte horren berri emateko: San Antonioko biribilgunean seinaleak jarriko dituzte bizilagunek izan ezik gainontzeko ibilgailu guztiek sarrera debekatuta dutela adierazteko; eta Antzuola aldetik datozen ibilgailuendako ere seinaleak izango dira puntu horretan trafikoa moztuta dagoela jakinarazteko, gasolindegirako eta industriagunerako sarrera bermatuta egongo den arren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak