Debagoiendarrak nagusi enduro denboraldiko podiumetan

Oihana Elorza Gorostiza 2025ko uzt. 8a, 10:05

Iker Senar, Markel Uriarte, Danel Mugarza eta Gorka Elkorobarrutia sendo dabiltza aurtengo enduro denboraldian. Podiuma zapaldu dute laurek Lesakako zen Larra Belaguako lasterketetan.

Lesakan, maiatzaren 18an, eta Larra Belaguan, ekainaren 29an, izan dira enduro denboraldiko aurtengo lasterketak eta debagoiendarrak nagusi izan dira batean zein bestean. Lesakakoan, esaterako, lehen postua egin zuen Oñatin bizi den Iker Senar aramaioarrak Master 30 kategorian eta absolutuetan; Danel Mugarza oñatiarrak  hirugarren postua lortu zuen 18 urtetik azpikoetan.

Larra Belaguan berriz, bigarrena izan zen Mugarza bere kategorian, 23 urtez azpikoetan, Gorka Elkorobarrutia eskoriatzarra igo zen podiumeko lehen postura. Master 30 kategorian, Senar izan zen irabazlea eta Markel Uriarte aretxabaletarra bigarren. Kategoria guztiak kontutan izanda, denbora absolutuena, Senarrek, Uriartek eta Elkorobarrutiak osatu zuten scratch-eko podiuma.

Denboraldiko hurrengo bi lasterketak uda ostean izango dira: irailean bat eta azaroan bestea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak