Zortzi langabe gehiago hilabeteko epean Debagoienean

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria

Gipuzkoako Lan Behategiak emandako datuen arabera, ekaina lagintzat hartuta, 2.327 pertsona daude lanik gabe, maiatzean baino zortzi gehiago, eta %7,62koa da langabezia-tasa.

Igoera nabarmena ez den arren, langabeziak gora egin du hilabeteko epean Debagoienean, baina ez da hala izan bailara guztian, aldea baitago herri batetik bestera: Antzuolan, esate baterako, langabe bat gutxiago dago, eta honako herri hauetan ere behera egin du kopuruak: Bergaran, hemeretzi gutxiago; eta Oñatin, bost gutxiago. Gora egin du, berriz, Arrasaten (+26), Elgetan (+2) eta Eskoriatzan. Azkenik, Aramaioko eta Leintz Gatzagako egoerari dagokionez, bost langabe baino gutxiago daude, baina ez da jakinekoa zenbateko zehatza.

Langabezia-tasa, horrenbestez, langabeen kopuruak horiek izanik, %7,62koa da, maiatzean baino %0,03 altuagoa, eta, ohi den legez, Arrasatekoa da ehunekorik altuena: hamar biztanletik bat baino gehiago –zehazki, %11,09– dago langabezian. Eta hurrenez hurren ditu: Eskoriatza (%7,61), Bergara (%6,91), Aretxabaleta (%5,76), Oñati (%5,43), Antzuola (%4,71) eta Elgeta (%4,65).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak