Debagoieneko bidegorrietako batzuk birgaituko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko uzt. 1a, 15:06

Bidegorria, artxiboko irudi batean.

Konponketak egin, zorua berritu eta margoketak egiteko lanak lizitaziora atera ditu Bide Azpiegitura eta Lurralde Estrategiako departamentuak, 380.219,66 euroko aurrekontua zehaztuta; era horretan, "bizikletentzako eta oinezkoentzako bidearen berrikuntza integrala" egitea du asmo.

Debagoieneko bidegorri-sarearen hiru tartetan esku hartuko duela jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak: Soraluze-Bergara, Bergara-Elorregi eta Aretxabaleta-Eskoriatza tarteetan. "Jarduketa nabarmenena zoladura hobetzea izango da, gainazala sakon garbituta eta akabera hondatuak tratatuta, hala nola pitzadurak, hondoratzeak eta muinoak. Bereziki degradatutako eremuetan, aglomeratua birjartzea eta hormigoi armatuzko hogei zentimetroko zolata bat jartzea planteatzen da oinarriak indartzeko. Era berean, barandak hobeto eustea, drainatze-sistemak egitea eta zoruak berritzea lorategi-eremuetan". Gainera, seinale horizontalak margotuko dituztela jakinarazi du, eta "hobetu egingo dira beharrezkoa den lekuetan".

Debagoienean ez ezik, Aldundiak lanak egingo ditu Urola bailaran ere, 619.767,75 euroko lizitazio aurrekontua zehaztuta; horrenbestez, bi lanetarako 999.987 euroko aurrekontua du zehaztuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak