Debagoieneko bost ziklista Espainiako txapelketetan, Granadan

Xabier Urtzelai 2025ko eka. 25a, 17:15

Asteburuan jokatuko dute Espainiako txirrindularitza txapelketa Granadan eta bertan lehiatuko dira Caja Rural Seguros RGA taldeko Joseba Lopez eta Julen Arriolabengoa, Finisher taldeko Unax Errasti eta baita Igamo Packaging taldeko Itxaso Plaza eta Edurne Ormaetxea ere.

Debagoieneko bost ziklista izango dira asteburuan Granadan egingo dituzten Espainiako txapelketetan. Zapatu arratsaldean 23 urtez azpikoen txanda izango da (17:15) eta hor Finisher taldeko ordezkari Unax Errasti antzuolarra izango da. 

Domekako lasterketak igotzaileendako diseinatu dituzte. Emakumezkoek 09:00etan izango dute lasterketa, eta Ormaetxeak eta Plazak ziklista profesionalekin neurtuko dituzte indarrak –iaz Plazak lasterketa amaitzea lortu zuen–. Guztira 121 kilometrotako lasterketa izango dute, 2.100 metroko desnibelaz.

Gizonezkoen lasterketa 14:00etan hasiko dute eta beroaz gain ziklistek 190 kilometrotako lasterketa gogorra izango dute aurrean, ia 4.000 metrotako desnibelaz. Eta hor lehiatuko dira Caja Rural Seguros RGA taldeko Julen Arriolabengoa eta Joseba Lopez. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak