San Juan gauean "kontu handiz" ibiltzeko deia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak, "ahalik eta zuhurtasun handienarekin jokatzeko", eta herritarrei eskatu die "nahi ez diren istripuak edo gertaerak saihesteko" prebentzio neurriak har ditzatela: "Gogoan izan funtsezkoa dela jaietan dauden babes zibileko arduradunen gomendioei jarraitzea, besteak beste: sua zabaltzen lagun dezaketen elementuetatik gertu surik ez egitea: suaren ingurunea garbi edukitzea; lau metrotik gorako garaierako surik ez egitea; inguruko leihoak eta balkoiak ixtea, txinpartak etxebizitzetan sar ez daitezen; eta su-itzalgailu bat edo mangera bat eskura izatea prebentzio-neurri gisa".
Suteen prebentzio eta su itzalketa eta Salbamendu Zerbitzua operatiboa egongo da gauean Aldundiak jakinarazi duenez, eta suhiltzaileek azpimarratu dute "garrantzitsua" dela suaren erretxinak ondo itzaltzea.