Azaldu dutenez, Kellog Fundazioaren laguntzarekin, proiektu "potolo" bat jarri zuten martxan duela urte eta erdi, eta momentu honetan "penintsula osorako balio dezakeen hizkuntza plan bat diseinatzen" dabiltza. Horretarako, arloz arloko lantaldeak osatu dituzte, eta komunikaziokoak izan dira gaurkoan Goienan, "aktibista bakoitzari bere arloko formazio espezializatua" ematen baitabiltza egunotan.