Deba Arroko pilota txapelketa irabazi du UDAko bikoteak, gazteen mailan

Mirari Altube Arrese 2025ko eka. 17a, 10:54

Deba Arroko Pilota Txapelketako finalak jokatutako pilotariak. (Argazkiak: Ubane Madera)

76. Deba Arroko Pilota Txapelketako finalak jokatu ziren joan den domekan Eibarko Astelenan eta Debagoieneko hiru bikote izan ziren zein baino zein gehiago. Txapela, baina, Aretxabaletako gazteek bakarrik eroan zuten etxera, bergararrak 22-20 mendean hartuta.

Partidu lehiatuak izan ziren jokatutako guztiak eta Aretxabaletako eta Bergarako jubenilen artekoa gogorra. Bukaeran, 22-20 irabazi zieten Otazuk eta Gonzalezek, Etxabe eta Berguari.

Otazua eta Gonzalez txapelekin eta garaikurrekin.

Bergarako Etxabe garaikurrarekin.

Kadeteen artean Aloña Mendiko Zubia eta Rodriguezek jardun zuten Eibarko Varona eta Del Reyren aurka, baina ezin izan zuten irabazi, bukaerako emaitza 22-18 izanik.

Zubia eta Rodriguez oñatiarrak, garaikurrekin.

Nagusien mailan, ostera, Atxotegi eta Balerdi soraluzetarrek Eibarko Idarra eta Conde hartu zituzten mendean 22-17. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak