Debagoiena Futsal kanpuseko izen-ematea zabalik dago

Xabier Urtzelai 2025ko eka. 12a, 11:31

Uztailaren 2rako, 3rako eta 4rako antolatu dute Aloña Mendik eta Eskoriatzak, elkarlanean, Debagoieneko Futsal Kanpusa. Izena emateko azken eguna ekainaren 20a da. Hemen eman daiteke izena.

Debagoieneko bi areto futbol talderen elkarlanari esker sortu dute Debagoiena Futsal Kanpusa, eta uztailaren 2an, 3an eta 4an egingo dute topaketa hori, Eskoriatzan (09:00-13:00; zaintza zerbitzua ere izango da, 08:00etatik 09:00etara). Kanpus hori 2010 eta 2015 urte artean jaiotako neska-mutikoei dago zuzenduta eta egun horietan egingo dituzten ekintzak Manuel Muñoz kiroldegian, igerilekuan eta aire librean ere egingo dituzte.

Ekainaren 20ra arte

Topaketa horretan parte hartzeko izenematea 60 eurotakoa da –familia bereko bi kide etortzen badira 50 eurokoa izango da haur bakoitzeko–, eta ekainaren 20a izena emateko azken eguna. Hala, egun horietan ondo pasatzearekin batera areto futboleko ikasgai batzuk ere jasoko dituzte eta horretarako gonbidatu bereziak izango dituzte saioetan: Rafa Usin, Nerea Pavo eta Leandro Fernandez. 

Gonbidatu eta guzti

Rafa Usin Lauburuko areto futbol jokalaria da, eta bere kirol ibilbidean esperientzia handia pilatu du, besteak beste, Osasunan, Bartzelonan, Levanten eta Family Cash Alzira taldetan egondakoa delako. Nerea Pavo, berriz, Eskoriatzako harrobiko jokalaria da, eta azken urteotan ibilbide polita egiten dabil, Ordizian, Bilbo CFS taldean eta Osasunan jokatu duelako, eta gaur egun Almagro FSF taldean dihardu, bigarren mailan. Eta, gaur egun Osasuna Magna taldeko koordinatzailea da Leandro Fernandez, eta baita Nafarroako harrobiko arduraduna ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak