Bailarako hondakinei ematen zaien tratamendua ezagutarazteko asmoz, mural eta lelo lehiaketa egin dute beste urte batez, "hondakinen problematikarekin erlazionaturiko aspektuak lantzeko" asmoz ikasleekin. Horretarako, batetik, lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei zuzendutako mural lehiaketa antolatu dute, eta Aranzadi ikastolak eskuratu du lehen saria; Arrasate Herri Eskolarendako izan da, berriz, bigarrena.
Lelo lehiaketari dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasleei zuzenduta dago, eta Arizmendi ikastolako Almen Gunekoak izan dira garaile, Kontsumo ohiturak aldatu eta mundua eraldatu esaldiarengatik.