Erabakitzeko eskubidearen aldeko ikurrinez bete da Bilbo

Mireia Bikuña 2025ko eka. 7a, 20:57

Gure Esku-k egindako deiari erantzunen milaka lagun batu dira Bilboko Autonomia kalean, Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki lelopean. Debagoieneko hainbat ordezkari politiko eta norbanako egon dira erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena egiten.

Casillatik abiatu da martxan, 17:30ean. Zanpantzarrek eta adar-soinuek ireki dute bidea eta haien atzetik ikurrina erraldoi bat, Euskal Herriak erabaki leloarekin. Jarraian, pankarta nagusia, eta aurpegi oso ezagunak hari eusten. Pankarta nagusi haren atzean erakundeetako ordezkariak kokatu dira; besteak beste, EAJko legebiltzarkide Markel Olano; eta EH Bilduko kide Pello Otxandiano, Nerea Kortajarena eta Maddalen Iriarte.

Euskalgintzako, kulturgintzako, beste mugimendu batzuetako, sindikatuetako, erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkariak batu dira, ikurrinak lepoan lotuta. Han egon dira bailarako hainbat udal ordezkari, eta norbanako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak