Gipuzkoako Eskola Txikien jaia domekan Ezkio-Itsason

Uxue Arakama 2025eko ekainaren 6a

Ezkio-Itsasok hartuko du aurten ospatuko den Gipuzkoako Eskola Txikien 36. jaia, bertako herri eskolak eta guraso elkarteak antolatuta. Domekan izango da, ekainaren 8an, Eskola txikiak bizirik lelopean.

Gipuzkoako 27 herri eta auzotako kideak elkartuko dira eskola txikien komunitatearen topagune izango den honetan, eta ateak zabalik dituzte ospakizunarekin bat egin gura duten guztiendako.

Haurrendako eskulanak, jolasak, puzgarriak eta aurpegia margotzeko txokoak egongo dira, besteak beste. Ekintzen artean, gainera, Oñatiko Potx eta Lotx pailazoen saioa egongo da. Lagunekin topa! ikuskizuna eskainiko dute, 17:30ean.

Debagoienean, eskola txiki bakarra dago gaur egun eta Angiozarkoa da. Eskolako komunitateak bat egingo du Gipuzkoako Eskola Txikien jaiarekin eta autobusak antolatu dituzte Ezkio-Itsasora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak