Hamar herritarretatik bat baino gutxiago –zehazki, %7,59– dago langabezian bailaran. Arrasaten dago langabeen kopururik altuena pilatuta, 1.081 baitaude, eta Debagoieneko langabezia-tasa altuena ere hor dago: %10,83. Hurrenez hurren, berriz, honako hauek ditu: Eskoriatza (%7,37koa da langabezia-tasa), Aretxabaleta (%5,76), Oñati (%5,52), Bergara (%5,18), Antzuola (%4,81) eta Elgeta (%4,28).
Aramaioko eta Leintz Gatzagako egoera zein den ez da jakinekoa, bost langabe baino gutxiago direnean ez baitu datu zehatza ematen Gipuzkoako Lan Behategiak.