Bailara mailako tripaki lehiaketa jokatuko da aurten estreinakoz

Julen Murua Mesonero 2025ko eka. 2a, 18:16

Iazko tripaki lehiaketako irudi bat.

Debagoienako tabernek eta jatetxeek izango dute parte hartzeko aukera Debagoienako Tripaki Onenak 2025 lehiaketan. 

Arrasateko Udalak, Ederto-Harakel Gipuzkoako Harakinen Elkarteak eta Dendartean Gipuzkoako Merkatari Elkarteen Bilkurak antolatutako ekimena izango da, eta ekainaren 14an jokatuko da Arrasaten. "Tokiko ostalaritzaren lana balioan jartzea eta egiten dituzten tripakien kalitatea eta originaltasuna saritzea" dira lehiaketaren helburuak, eta Debagoieneko taberna eta jatetxe guztiek izango dute parte hartzeko aukera.

Lehiaketako irabazleak txapela eta garaikurra eskuratuko ditu; bigarren eta hirugarren sailkatuek, aldiz, garaikurra soilik. 

Izen ematea zabalik ekainaren 6ra arte

Parte hartzen duen taberna eta jatetxe bakoitzak tripaki errazio bat aurkeztu beharko du lehiaketan, eta izan daiteke ohiko kartan dutena edo lehiaketarako prestatutako proposamen berezia. Aurkeztutako tripakiek komertzioko kartan egon beharko dute, gutxienez, uztailaren 12ra arte. Izen ematea zabalik dago ekainaren 6ra arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak