43 urteko gizon batek 13 urteko alaba hil du gaur, maiatzaren 30a, Bilbon. Hilketaren ostean, bere buruaz beste egin du. Hala, aurten Euskal Herrian gertatu den laugarren hilketa matxista da.
Hori salatzeko, eta Emakumeon Mundu Martxak egindako deialdiarekin bat eginda, elkarretaratzea egin dute Oñatiko Plazan eta baita Aretxabaletako Herriko Plazan ere. Emakumeon Mundu Martxatik adierazi dute "nazkatuta, nekatuta eta haserre" daudela, baina, era berean, "prest" daudela "erantzuteko eta Euskal Herriko edozein txokotan gertatzen diren hilketa matxista guztiak salatzeko". Era berean, "neurriak behingoz har daitezela" exijitu, eta "autodefentsa feministarako" deia egin dute.