75,3 milioi bidaia Mugi txartelarekin egin dira

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mai. 30a, 13:27

Mugi sistemaren inguruko agerraldia, Gipuzkoako Foru Aldundian. Irudia: Foru Aldundia.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren hitzetan, "bikainak" dira txartelaren erabilera datuak, eta aurreratu du Mugi birtualaren proba pilotuak egiten dabiltzala.

Mugi sistemak, iazko datuak kontuan hartuta, "bigarren urtez jarraian, bere erabilera-errekorra hautsi du", Azahara Dominguezek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatuak, emandako datuen arabera. "Mugi osatzen duten operadoreetan erregistratu diren 88,3 milioi bidaietatik 75,3 milioi ordaindu dira txartel horrekin (%85,3)", eta Gipuzkoako egoerara joz, erantsi du lurraldean garraio publikoan egiten diren hamar bidaietatik ia bederatzi Mugirekin ordaintzen direla. "Berri bikaina da 2023ko ezohiko datuen ondoren, Mugi sistemak hazten jarraitu duela 2024an Gipuzkoan, horrek garraio publikoa sustatzeko politikek funtzionatzen dutela, eta gero eta jende gehiagok beren desplazamenduetarako garraio publikoa erabiltzen dutela esan nahi baitu".

Txartelaren erabilerari buruzko datu gehiago ere eman ditu Dominguezek, emakumeek (%65,02) gizonezkoek baino gehiago (%34,98) erabiltzen dutela nabarmenduta. Horrez gainera, Dbus-eko lineetan erabiltzen da gehienbat, eta Lurraldebus-en eta Euskotren-en, ondoren. Eskualdeei dagokienez, berriz, Donostialdean erabiltzen da batez ere.

Mugi birtuala

Dominguezen hitzetan, "modernizatzeko eta bere eskubide-zorroa handitzeko prozesuan" dago sistema, eta datozen hilabeteetan Mugi birtuala abiatzea izango da "funtsezko" gaietako bat: "Proba pilotuak hilabete honetan hasi dira, eta sistema horrek abantaila garrantzitsuak ekarriko dizkie erabiltzaileei, ez baitute zertan txartel fisiko bat aurkeztu beharko ordaintzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak