Ohi moduan, energia eraginkortasunarekin lotutako lanketa egin dute ikasleek. Debagoiena 2030 sarea eta Debagoieneko udalak dira ekimenaren bultzatzaileak. Aurretik, bailarako beste hamaika ikastetxetan gauzatu da proiektua.
Elgetako eta Antzuolako herri eskoletako ikasleak izan dira ekitaldian. Herri bietako udal ordezkariak ere bai.