Aretxabaletatik abiatu, Eskoriatzakoak bidean hartu eta gatz bideari jarraituta Gatzagaraino joan dira, 30en bat lagun, Euskaraldiaren banderak aldean hartuta. Trikiti doinuekin egin diete harrera han eta salda hartuta berreskuratu dituzte indarrak. Euskaraldiari agur esan diote horrela hamaika egunez txapak paparrean eraman ostean.
