Artzain txakurren txapelketetan, txapelik ez debagoiendarrendako

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mai. 19a, 08:30

Bi hitzordu izan dituzte artzain txakur txapelketen zaleek asteburu honetan bailaran, Aretxabaletan eta Antzuolan egin baitira txapelketak; parte-hartzaileen artean hiru debagoiendar izan dira.

Hilaren 17an, zapatuan, izan zen Artzain Txakur Txapelketaren lehendabiziko hitzordua eskualdean, Aretxabaletako Otala Zelai alboko zelaian. Sei parte-hartzaile izan ziren euren txakurrekin lanean, eta horien artean ziren Asier Dacosta eta Javier Gastañaga aretxabaletarrak, eta Javierren semea den Xabier Gastañaga antzuolarra; hala ere, hiruetako batek ere ezin izan zuen txapela eskuratu. Manuel Gorriti izan zen irabazlea, Izar txakurarrekin, eta hurrenez hurren izan zituen: Mikel Pagazortondua, Lay txakurrarekin; Javier Gastañaga, Cool-ekin; Pello Segurola, Kay-rekin; Asier Dacosta, Haize-rekin; eta Xabier Gastañaga, Sandy-rekin. (Argazki galerian dituzue Aretxabaletako argazkiak)

Domekan, berriz, hilaren 18an, Antzuolan egin zen txapelketa, baina hemen ere ezin izan zuten garaipenik eskuratu debagoiendarrek. Juanjo Garate izan zen irabazlea, Tina txakurrarekin, eta ondoz ondo sailkatu ziren; Bittor Bengoetxea, Pupi-rekin; Javier Gastañaga, Cool-ekin; Xabier Gastañaga, Sandy-rekin; Asier Dacosta, Haize-rekin; eta Mikel Garaiar, Lindu-rekin.

Artzain Txakur Txapelketako sari banaketa, Antzuolan. Irudia: Xabier Gastañaga.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak