Bihar, egubakoitza, goizean igaroko da Itzulia Women Debagoienetik

Julen Murua Mesonero 2025ko mai. 15a, 13:13

Itzulia Women lasterketa Debagoienean, artxiboko irudi batean.

Bailarako hainbat herritatik igaroko da lasterketako lehenengo etapa; herri batzuetako trafikoan eragina izango du.

Bihar hasiko da aurtengo Itzulia Women lasterketa, eta hiru etapetako lehena Debagoienetik igaroko da. Zumarragan hasiko da etapa, eta txirrindulariak, Udanatik jaitsi ostean, Oñatitik igaroko dira. Saihesbidean sartu eta Arrasateruntz egingo dute, gero,  Aretxabaletarantz joateko. Debagoieneko azken geltokia Eskoriatza izango da; izan ere, 42,8. kilometroan Arlaban mendatea –hirugarren mailakoa– igo beharko dute txirrindulariek. Lehenengo etapa Agurainen bukatuko da.

Errepidean eragina

Lasterketa bailarako hainbat herritatik igaroko denez, eragina izango du trafikoan; hain zuzen ere, Oñatin, Arrasaten, Aretxabaletan eta Eskoriatzan. Oñatiren kasuan, lasterketa GI-2630 errepide nagusitik igaroko denez, itxita egongo da Udanatik Elorregirako bidea txirrindulariak pasatu bitartean; 9:45ean izango da hori. Gainera, errepide horrekin lotutako beste bide batzuetan ere eragina izango du lasterketak. Arrasaten, saihesbidea itxita egongo da lasterketa igaro bitartean, eta Aretxabaletan eta Eskoriatzan, herriko bi sarrerak itxita egongo dira txirrindulariak igaro arte (9:50etatik 10:50etara bitartean gutxi gorabehera).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak