Sarek herritarren sareak antolatutako ekimen nazional honek (Puzzlea osatu arte!) presoen eskubideen aldeko aldarria egingo du, eta Debagoienean izango du geldialdia domekan, maiatzaren 18an. Testuinguru horretan, presoen egungo egoera, Sarek egiten duen lana eta etorkizuneko erronkak izan dituzte hizpide Txema Matanzas eta Joseba Azkarragak. Eskoriatza, Arrasate, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta Oñatik hartuko dute parte Puzzlea osatu arte! ekimenean, eskualdeko herritarren inplikazioa eta aldarrikapenen oihartzuna handitzeko asmoz. Hori dela eta, bailaran egitarau zabala antolatu dute:
Maiatzak 18, domeka
ESKORIATZA:
- 12:00 Hasiera Fernando Eskoriatza plazan.
- 12:30 Gainontzeko herrietako lagunei ongi etorria.
- 14:45 Ekitaldia. Puzzlea osatu arte!
- 15:00 Bazkaria.
OÑATI:
- 16:00 Herriz herri dabilen furgonetari harrera.
- 16:20 Ekitaldia Portu kaleko plazan.