Prestazio berriak izango ditu Abiatu gailuak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025ko mai. 13a, 12:17

Abiatu gailua. Irudia: Bidegi.

Bihartik aurrera, Andorran ere erabili ahalko da gailua, eta Italiarako aukera espezifiko bat izango da. Horrez gain, ibilgailuz aldatuz gero, gailua eguneratzeko aukera egongo da matrikula berriarekin.

Prestazio berriak izango ditu hilaren 14tik aurrera, bihartik, Abiatu gailuak, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez. Haren hitzetan, "hobekuntzen artean" da gailua Espainian, Frantzian eta Portugalen ez ezik, Andorran ere erabili ahal izango dela aurrerantzean. Horrez gain, ibilgailua aldatuz gero, erregistratutako matrikula eguneratzeko aukera izango dute erabiltzaileek, gailua aldatu gabe, eta kudeaketa hori, gainera, era telematikoan egiteko aukera izango da, Bidegiren webguneko profil pertsonalean; hala ere, aurrez aurre egiteko aukera ere bada Bidegik Bergaran duen bulegoan.

Italiara bidaiatzen dutenendako, bestalde, gailu espezifiko bat eskaintzen du Bidegik, herrialdeko autobide eta aparkalekuetan ordaintzeko. Hori eskuratzeko, hala ere, gailu berri bat eskatu eta egungoa itzuli behar da, Bidegiren arabera: "4 euroko kostua du jaulkipenak, eta, aktibatu ondoren, Abiaturen funtzio, deskontu eta zerbitzu guztiak izango ditu. Urteko mantentze-tarifa 7 eurokoa izango da, Bidegik kudeatzen dituen gainerako gailuetarako bezala".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak