Hiru jardunaldiren faltan, mailari eustea helburu

Imanol Beloki Unamuno 2025ko mai. 9a, 12:46

Aloña Mendi, Azkoagainen jokatutako partidu batean.

Hiru jardunaldi geratzen zaizkie gizonezkoen Ohorezko Erregional Mailako futbol taldeei denboraldiari amaiera emateko, eta arrasatearrak eta oñatiarrak urduri daude, sailkapeneko azken postuetatik gora egiteko asmoz; bereziki, Aloña Mendi. Izan ere, partidu erabakigarria jokatuko du gaur, Deustoren aurka.

Aloña Mendik Mondraren aurkako derbian berdindu egin zuen, eta ez zien emaitza horrek lasaitzeko tarterik eman, nahiz eta Hernaniren aurka 2-0 irabazi. Liga bukatzeko geratzen diren hiru partiduetan hurrena Deusto izango du aurkari, etxetik kanpo, gaur, 21:00etan. Irabazi beharra dute Gotzon Urzelairen mutilek, mailari eutsi nahi badiote. Izan ere, Deustukoak puntu bakarrera dituzte, eta, Aloña Mendi azken aurreko postuan egonda, hiru puntuak lortzea beharrezkoa dute, zulotik irteteko.

Mondra, urduri

Mondra, sailkapenean gorago dagoen arren, ezin da gora begira egon; izan ere, hamabigarren postuan dago, eta datozen hiru jardunaldietako taldeek puntu gehiago dituzte. Batez ere, bihar jokatuko duten partidua izango da garrantzitsua. 16:30ean Mojategin jokatuko dute, hamaikagarren postuan dagoen Tolosaren aurka, eta garaipena lortzeak asko lagunduko die.

Bergara, lasai

Bergarak galdu egin ditu azken bi partiduak, baina, mailari eutsita, aurkari gogorra izango du zapatuan. Zumaiako izango du aurkari, 16:30ean, Agorrosinen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak