24 xake jokalari sailkatu ziren Legazpin jokatutako maila absolutuko Euskadiko Txapelketan. Haietatik hiru debagoiendarrak ziren: Asier Etxagibel eta Josu Tornay arrasatearrak eta Juan Ruiz oñatiarra.
Azken hori izan zen bailarako ordezkari onena: hamargarren postuan bukatu zuren, lau punturekin. Josu Tornay hamaseigarrena izan zen hiru punturekin, eta Asier Etxagibel 21.a, bi punturekin.
Berdinketa lehenengo bien artean
Euskadiko txapelketa Sestaoko jokalari eta Nazioarteko Maisu Carlos Suarezek irabazi zuen, bost punturekin. Asier Lakuntza beasaindarra izan zen txapeldunorde, hura ere bost punturekin. Baina, berdinketa hausteko sisteman puntu gutxiago lortuta, bigarren geratu zen.