Aixolan eta Oñatin batu ziren ur litro gehien atzo, Gipuzkoan

Mirari Altube Arrese 2025eko maiatzaren 5a

Euskal meteorologia agentziak iragarritako legez zaparrada handiak eta trumoitsuak izan ziren atzo Euskal Herriko leku askotan. Debagoieneko txoko batzuk ere bete betean harrapatu zituen ekaitzak, Aixola (Elgeta) eta Oñati, esaterako; Gipuzkoan litro gehien batu ziren bi eremu horietan 40,9 eta 30,3, hurrenez hurren.   

Zaparradarik handienak 14:00etatik 15:00etara bitartean izan ziren. Arantzazun, hain zuzen ere, jaso zituzten bisitari batzuek pilatutako uraren irudiak.

Debagoieneko gainerako herrietan ez ziren halako kopuruetara iritsi.

  24 ordutan (litro/metro koadroko) 10 minututan (litro/metro koadroko) Ordua
Aixola 40,9 12,6 14:10
Oñati 30,3 8,4 14:00
San Prudentzio 19,2 5,5 14:00
Arrasate 13,2 3,6 14:50
Urkulu 4,6 1,4 15:00

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak