Jaiotza kopurua %3,8 jaitsi zen iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2025eko ekainaren 10a

Haur jaioberri bat.

Eustaten arabera, hiru lurraldeetan eta ia hilabete guztietan egin du behera jaiotzen kopuruak urtebeteko epean. 

Jaiotza kopurua %3,8 jaitsi zen iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Eustatek, Euskal Estatistika Erakundeak, emandako datuen arabera. Haren hitzetan, 12.937 haur jaio ziren bizirik 2024an, eta 13.453 izan ziren aurreko aldi berean: alegia, 2023an baino 516 ume gutxiago jaio ziren iaz. Gainera, Eustatek ohartarazi du 1975etik hiru lurraldeetan izandako "jaiotza kopururik txikiena" dela 2024koa.

Lurraldeetako egoerari dagokionez, hiruretan erregistratu dute jaitsiera: Araban, %5,5ekoa izan da –zehazki, 2.094 jaiotza–; Bizkaian, %3,7koa –6.421 jaiotza–; eta Gipuzkoan, %3,2koa –4.422 jaiotza–. Are gehiago, hilabeteak aintzat hartuz gero, gehienetan gutxitu dira jaiotzak, bitan izan ezik: urtarrilean eta maiatzean %6,4 eta %1,2 igo dira, hurrenez hurren. 

Adina eta nazionalitatea

Eustaten arabera, ama izan diren herritarren adinaren bataz bestekoa 33,4 urtekoa da, eta horri nazionalitatearen aldagaia gehituz gero, ezberdintasunak daude: ama izan diren eta nazionalitate espainiarra dutenen kasuan, 34,3koa da bataz besteko adina; bestelako nazionalitateren bat duten herritarrenean, berriz, 30,8koa.

Horrez gain, datuak aztertuta, ondorioztatu du ezkontzaz kanpoko jaiotzak %50,6 izan zirela, eta jaiotako umeen erdia baino gehiago –zehazki, %50,5– lehen seme-alaba izan zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak