Eusko Jaurlaritzaren sailburuak, EAEko hiru ahaldun nagusiak, Espainiako Gobernuaren ordezkaria eta hainbat udaletako ordezkariak izan dira gaur arratsaldean egindako bileran. Ondoren azaldu dute Euskadin argindarraren % 84 berreskuratu dela 18:30erako: ia dena Araban; % 88, Gipuzkoan; eta % 75, Bizkaian. Baina ohartarazi du lehendakariak oraindik "ziurgabetasun orduak" izango direla, eta bihar ez dela "egun normala" izango.
Itzalaldiaren ondorioak aipatzerakoan "arazo handienak garraioan, igogailuetan eta trafikoan" gertatu direla zehaztu dute. Era berean, nabarmendu dute horren aurrean izandako erantzuna bereziki larrialdi zerbitzuek, Ertzaintzak, ospitaleek eta garraioaren sektoreak.
"Kontuz buloekin"
Zupiriak bere aldetik albiste faltsuekin eta buloekin kontuz jokatzeko ohartarazi du. Eta berretsi lehendakariak esandakoa: "Biharkoa ez da egun normala izango". Arazorik izanez gero ostalaritza eta merkataritza sektoreetan edo farmazialarietan, ateak ezin ireki esaterako, udaltzainekin jartzeko harremanetan aholkatu du. Eta lantegira joan aurretik horietara deitzeko ere esan du, "egoeraren berri izateko".
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek bere aldetik itzalaldiaren inguruko hipotesirik ez du baztertu eta "ez espekulatzeko" eskatu du.