Aramaioko Kurtzetagain elkartetik bost bazkidek hartu zuten parte domekako txapelketan. Hala, Unai Axpek lortu zuen txapela 100 plateretik 97 apuruta. Bigarrena izan zen Xabier Azpeitia 100 plateretatik 94 jota, eta marka berarekin, hirugarrena izan zen Ibon Agirre.
Beteranoen mailan, Juan Luis Nafarrate aramaioarra bigarrena izan zen 100 plateretatik 91 botata.
